266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

128E/2020 EBAZPENA, urriaren 28koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Itziar García-Bragado Ezpeleta andrea Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Informazio Sistemen Analisirako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dagoenez eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuetan, azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako horietan, emandako ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Itziar García-Bragado Ezpeleta andrea Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Informazio Sistemen Analisirako Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urriaren 28an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2012698