266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, Gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzena. Luzapena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/519900). DDBN identifikazioa: 519900.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko otsailaren 10ean egin bilkuran, onetsi zuen luzatzea gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak banakako araubidean emateko deialdia.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 26an egin bilkuran, onetsi zuen eskaera egiteko epea aldatzea, Gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak banakako araubidean emateko. Epe hori 2020ko abenduaren 31 arte luzatu da.

Barañainen, 2020ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2013019