266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 191. lurzatian. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Ricardo Madurga Nuñok sustatua. Azterketaren helburua da Arguedasko 1. poligonoko 191. lurzatiaren gehieneko okupazioa aldatzea. Lurzati hori 10.2 exekuzio unitatean dago.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.

Arguedasen, 2020ko urriaren 21ean.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012720