263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdi publikoa, dirulaguntzak banakako ebaluazioaren bidez emateko, COVID-19aren osasun krisiak ukitutako Antsoaingo txikizkako jarduerarentzat. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/528381). DDBN (Identifikazioa): 528381.

–Xedea: murrizten laguntzea COVID-19ak 2020ko martxoaren 14tik eragindako osasun krisiaren ondoriozko alarma egoerak, Antsoaingo udalerrian txikizkako merkataritzan edo zerbitzuetan diharduten pertsona fisiko eta juridikoei eragin dizkien kalte ekonomikoak. Pertsona horiek arauzko irizpideetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Dirulaguntza motak:

1.–Fakturazioa murrizteagatik.

2.–Jarduera bertan behera uzteagatik (txikizkako negozioak eta profesionalak, norberaren konturako langileen araubidekoak, martxoaren 14ko 463/2020 Errege-dekretuaren eraginpekoak).

Dirulaguntza honek 60.000,00 euroko aurrekontua izanen du guztira.

Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Udalaren web-orrian eskuratu daitezke: www.ansoain.es.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2020ko azaroaren 30ean bukatuko da.

Antsoainen, 2020ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2012131