260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Aldaketak, Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizaezinaren arauen 30. eta 31. artikuluetan eta eraikingintza-ordenantzen 98. artikuluan. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Zubietako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea aldaketak Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizaezinaren arauen 30. eta 31. artikuluetan eta eraikingintza-ordenantzen 98. artikuluan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Halakorik aurkeztu ezean, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Zubietan, 2020ko urriaren 22an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2012381