260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRO-ZILBETI

Herri-lurzatiak okupatzeko espedientea eta baldintza-agiria. Hasierako onespena

Erro-Zilbetiko Herri-lurren Batzordeak, 2020ko urriaren 2an egindako bilkuran, aho batez eta hasiera batean onartu zuen Erroibarko katastroko 16. poligonoko 213. lurzatian eta 1. poligonoko 53. lurzatian herri-lurra okupatzeko espedientea, NA-2532 errepidea hobetzeko, Nafarroako Gobernuko Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiak-Kontserbazio Zerbitzuak aurkeztutako memoriaren barruan. Onartu zituen, orobat, administrazio baldintzen agiria eta espedienteari erantsitako gainerako dokumentazioa. Espedientea jendaurrean jarriko da iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean, interesdunek azter dezaten eta dagozkion erreklamazioak egin ahal ditzaten, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erro-Zilbetin, 2020ko urriaren 2an.–Batzordeko burua, Celestino Zubiri Vidaurreta.

Iragarkiaren kodea: L2012537