260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri mugikortasun iraunkorreko ekintza-plana. Jendaurrean jartzea

Atarrabiako Udalak, 2020ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen,

ERABAKIA:

1. Onestea “Atarrabiako Hiri mugikortasun iraunkorreko ekintza-plana” izeneko dokumentua.

2. Aipatu dokumentua jendaurrean jartzea 30 egun naturaleko epean; www.villava.es webgunean eskuratu daiteke. Alegazioak aurkez daitezke Atarrabiako Udalaren Erregistro Orokorrean, egoitza elektronikoan edo ayuntamiento@gmail.com posta elektronikoan. Alegaziorik aurkezten ez bada, dokumentua behin betiko onetsita geldituko da.

3. Erabaki hau argitaratzea Udalaren webgunean, iragarki-taula ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2020ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2011940