260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa Gorraizko U.8.7-8-9 unitatean. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, jakinarazten da hasiera batez onetsi dela Gorraizko U.8.7-8-9 unitatearen xehetasun-azterketa, Carmelo Fernández Militinok sustatuta. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko urriaren 22an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2012384