260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Obra-lizentzia emateko eskumenak eskuordetzea

Ultzamako Udaleko alkateak, 2020ko urriaren 8an, 193/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Gaia:

Obra-lizentzia hau emateko eskumenak eskuordetzea: “Ilarregiko (Ultzama) San Migel kaleko 7ko Eskribauen Bordako Soroa etxebizitzan (17 poligonoko 27 lurzatia) obra txikia egiteko obra lizentzia (LIC-DO 00058/20), hobi septiko zaharraren ordez berria jartzeko”. Jose Javier Elizalde Urtasun da lizentziaren eskatzailea.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.q) artikuluaren edukia, haren arabera kasuan kasuko toki entitateko buruak baitu eskumena hirigintzako lizentziak emateko.

–Ikusirik LIC-DO 00058/20 obra lizentziarako espedientea, “Ilarregiko (Ultzama) San Migel kaleko 7ko Eskribauen Bordako Soroa etxebizitzan (17 poligonoko 27 lurzatia) obra txikia egiteko obra lizentzia, hobi septiko zaharraren ordez berria jartzeko”, zeinaren eskatzailea Jose Javier Elizalde Urtasun baita.

–Ikusirik eskatzaileak ezkontza bidezko ahaidetasuna duela Martín M.ª Picabea Aguirre alkatearekin, haren ezkonanaia da eta.

–Ikusirik gertatzen dela abstenitzeko betebeharraren kasu bat Ultzamako alkatearendako, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren 2.b) apartatua aplikaturik (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat datozenen edukia eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluen edukia eta horiekin bat datozenena, haietan ezartzen baita eskumen hau beste baten esku uzteko aukera, bai eta horretarako behar diren izapideak ere.

–Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatua, xedatzen baitu erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko beharra.

Ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Aipatu obra lizentziaren espedientean esku hartzetik abstenitzea eta aipatu lizentzia emateko eskumena Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínezen esku uztea.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínez eskumenak berari eskuordetu zaizkiola jakinaraztea. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez ezartzen baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko urriaren 8an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2012107