260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun-azterketa, U.C.-16 unitateko 2. poligonoko 324. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak urriaren 13an eman 82/2020 Dekretuaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa, eraikinaren barne lerrokadura aldatzeko, Lodosako udal-mugarteko 2. poligonoko 324. lurzatiaren ipar muturrean. Azterketa nekazaritzako ingeniari José Esteban Llop Ruizek idatzi du, Ingeniería Feydo SLren zerbitzuan, eta 2020ko urriaren 1ekoa da; ez du elkargoaren ikus-onespenik (Lodosako Udalean 1969 sarrera zenbakia eman zaio 2020ko urriaren 1ean). Conservas Baigorri de Luis SLk sustatu du (B31852791), Calderín 3, 31580 Lodosa (Nafarroa). Azterketaren helburua da lerrokadura aldatzea, transformazio zentro partikular batek eta goi tentsioko linea elektriko batek galarazten baitute baimendutako gehieneko aprobetxamendua gauzatzea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin, 72. artikuluari dagokionez (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Aipatu ebazpenaren berri ematen zaio sustatzaileari eta lurzatiaren ipar muturreko mugakide titularrei (2. poligonoa, 202. eta 862. lurzatiak), eta dokumentua eta espedientea, erregelamenduaren arabera, jendaurrean jartzen dira hogei egunean, horretarako argitaratuz iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen, hori guztia Udalak osoko bilkuran behin betiko onespena eman aitzin, hura bidezko bada.

Lodosan, 2020ko urriaren 14an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2012112