260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

4. poligonoko 7. lurzatia eskola-erabileratik desafektatzea. Jendaurrean jartzea

Lezaungo Udalak, 2020ko abuztuaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea Lezaungo 4. poligonoko 7. lurzatia eskola-erabileratik desafektatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek aztertu eta, kasua bada, bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lezaunen, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Mikel Etxebeste López.

Iragarkiaren kodea: L2012545