260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Arau subsidiarioen aldaketa, lurzoru urbanizaezineko eraikuntzako jarduera eta erabileretan. Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2020ko urriaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat egitea Irañetako arau subsidiarioetako determinazio egituratzaileetan, Granja Dos Hermanas SAk sustatuta. Zehazki, V. kapituluko (“Lurzoru urbanizaezinaren araudia”) 61. artikuluko (“Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak”) h-4 apartatua aldatuko da, Irañetako arau subsidiarioen 3. agirian.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71 eta 77.2 artikuluetan eta horiekin bat datozen artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Irañetan, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L2012335