260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Hiri-jarduketarako plan berezia Goizuetako 2. poligonoko 24. lurzatian. Hasierako onespena

2020ko urriaren 29ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zaio Goizuetako 2. poligonoko 24. lurzatiaren Hiri-jarduketarako plan bereziari, Aritz Loiarte Ansak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako idazkaritzaren bulegoetan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Goizuetan, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2012837