260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Arazuriko 1. sektoreko urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arazuriko 1. sektorea urbanizatzeko proiektua, Arazuriko Kontzejuak sustatua, Oltza Zendeako Udal Plan Orokorreko determinazioak gauzatzeko.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 134. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Oltza Zendean, 2020ko urriaren 27an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2012549