260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Borondatezko birpartzelazio proiektua eta urbanizazio proiektua S3.1 sektoreko UD-16.A1 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren urriaren 23ko 145/2020 eta 146/2020 ebazpenen bitartez, hasiera batez onetsi dira Arroizko Udal Planeko S3.1 sektoreko UD-16-A1 A1 unitatearen birpartzelazio proiektua, Conservas Iturri SLk sustatua, bera baita proiektuak ukitzen dituen 2. poligonoko 598. eta 199. lurzatien jabe bakarra, eta, orobat, unitate horri dagokion urbanizazio proiektua, aurkeztu baita bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 134. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aipatutako araudiaren 72. eta74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz aipatutako uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 169. artikuluan ezarritakoarekin.

Arroitzen, 2020ko urriaren 23an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2012489