260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2020-2021eko ekonomia eta finantza plana. Jendaurrean jartzea

Adiosko Udalak, 2020ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen ekonomia eta finantza plana onestea. Haren helburua da Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-jasangarritasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua betetzea 2020ko eta 2021eko ekitaldietan, ez baitzen bete 2019ko ekitaldian.

Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-jasangarritasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu-egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago Adiosko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian Udalbatzak onetsi zuenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte. Esteka honen bidez eskura daiteke: https://adios.sedelectronica.es/transparency/0083c5d9-d3ff-44cb-9995-43bb45baa855/.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Adiosen, 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2012217