260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

567/2020 EBAZPENA, urriaren 20koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez agintzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 1ean hartutako Erabakiaren aurka Orkoiengo Udalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (0000385/2020 prozedura arrunta). Gobernuaren erabaki horren bidez ezetsi egin zen lehenago Orkoiengo Udalak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1103/2019 Ebazpenaren aurka jarritako errekerimendua, ebazpen horren bidez deklaratu baitzen iraungiak zeudela Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 30eko 220/2017 Ebazpenaren bidez aitortutako eskubide ekonomikoak, 2017-2019 Toki Inbertsioen Planaren barruan libreki erabakitako inbertsioengatiko ekarpenari dagokionez.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Erregistroan 2020ko urriaren 15ean sartutako 2020ko urriaren 14ko idatzi baten bidez, igor diezaiotela Orkoiengo Udalak Nafarroako Gobernuaren 2020ko abuztuaren 1eko Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (0000385/2020 prozedura arrunta). Gobernuaren erabaki horren bidez ezetsi egin zen lehenago Orkoiengo Udalak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1103/2019 Ebazpenaren aurka jarritako errekerimendua, ebazpen horren bidez deklaratu baitzen iraungiak zeudela Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 30eko 220/2017 Ebazpenaren bidez aitortutako eskubide ekonomikoak, 2017-2019 Toki Inbertsioen Planaren barruan libreki erabakitako inbertsioengatiko ekarpenari dagokionez. Eskatu du, orobat, interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, 2 eta 4 artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Orkoiengo Udalak Nafarroako Gobernuaren 2020ko abuztuaren 1eko Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (0000385/2020 prozedura arrunta). Gobernuaren erabaki horren bidez ezetsi egin zen lehenago Orkoiengo Udalak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1103/2019 Ebazpenaren aurka jarritako errekerimendua, ebazpen horren bidez deklaratu baitzen iraungiak zeudela Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 30eko 220/2017 Ebazpenaren bidez aitortutako eskubide ekonomikoak, 2017-2019 Toki Inbertsioen Planaren barruan libreki erabakitako inbertsioengatiko ekarpenari dagokionez.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 20an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2012395