260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

980/2020 EBAZPENA, urriaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez atzemandako akats bat zuzentzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 16ko 929/2020 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez xedatu zen zer diru kopuru ordaintzen ahalko diren, gehienez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erakunde sindikalen funtzionamendu gastuak konpentsatzeko, 2019ko abendutik 2020ko azarora bitarte.

Hala ezartzen baitu bere 109. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”.

Bestalde, hala ezartzen baitu bere 125. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, “egintza edo xedapena eman duen organoari egokituko zaio errebokatzea kargak ezartzen dituzten egintzak edo pertsonen kalterako diren egintzak, eta zuzentzea administrazio-egintza eta -xedapenenetan egiten diren akats material, aritmetiko eta egitatezkoak”.

Idazketa akats bat atzeman denez sindikatuetako baten IFKn, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 16ko 929/2020 Ebazpenaren 2. puntuan (ebazpen horren bidez xedatu zen zer diru kopuru ordaintzen ahalko diren, gehienez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erakunde sindikalen funtzionamendu gastuak konpentsatzeko, 2019ko abendutik 2020ko azarora bitarte), bidezkoa da hori zuzentzea.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian adierazten den bezala zuzentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 16an emandako 929/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa (ebazpen horren bidez xedatu zen zer diru kopuru ordaintzen ahalko diren, gehienez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erakunde sindikalen funtzionamendu gastuak konpentsatzeko, 2019ko abendutik 2020ko azarora bitarte):

Honako hau dioen tokian:

“2. Behean zehazten diren gehieneko diru kopuruak xedatzea erakunde sindikal bakoitzarentzat, izandako funtzionamendu gastuen konpentsazio gisa. Diru hori erakunde sindikal bakoitzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan egindako azkeneko hauteskunde sindikaletan lortutako botoen arabera kalkulatu da.

SINDIKATUA

IFK

BOTOAK

GUZTIRA

AFAPNA

G31171937

482

3.786 euro

CCOO

G78433919

410

3.220,46 euro

ELA

G48090096

434

3.408,97 euro

LAB

G31137482

1141

8.962,30 euro

SATSE

G28584035

1102

8.655,96 euro

SMN

G31132384

1148

9.017,28 euro

UGT

G31077076

485

3.809,56 euro

USAE

G49105620

527

4.139,47 euro

GUZTIRA

5729

45.000 euro”

Honako hau behar du:

“2. Behean zehazten diren gehieneko diru kopuruak xedatzea erakunde sindikal bakoitzarentzat, izandako funtzionamendu gastuen konpentsazio gisa. Diru hori erakunde sindikal bakoitzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan egindako azkeneko hauteskunde sindikaletan lortutako botoen arabera kalkulatu da.

SINDIKATUA

IFK

BOTOAK

GUZTIRA

AFAPNA

G31171937

482

3.786 euro

CCOO

G78433919

410

3.220,46 euro

ELA

G48090096

434

3.408,97 euro

LAB

G31137482

1141

8.962,30 euro

SATSE

G28584035

1102

8.655,96 euro

SMN

G31132384

1148

9.017,28 euro

UGT

G78085149

485

3.809,56 euro

USAE

G49105620

527

4.139,47 euro

GUZTIRA

5729

45.000 euro”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Aurrekontu eta Kontabilitate Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) eta 126.3 artikuluekin eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetza.

Iruñean, 2020ko urriaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2012526