248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1554/2020 EBAZPENA, urriaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan O.L. teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2020ko otsailaren 18ko 381/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan O.L. teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2020ko martxoaren 6an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2020ko abuztuaren 10ean emandako 1224/2020 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazita.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da zehaztea kalifikazio epaimahaia nork osatuko duen.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan O.L. teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda I. eranskinean ageri da.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2020ko abenduaren 14an, astelehena, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 119. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, AIZ, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Kalifikazio epaimahaiko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 6an.–Joaquín Romero Roldán, kudeatzailea.

I. ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, O.L. Teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdikoa (Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2020ko otsailaren 18ko 381/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia)

Txanda irekia.

–Onartuak:

BUSTO FELICES, ELENA GUADALUPE

CURIEL BRACO, DAVID

DIAZ DE CERIO GARCIA, JESSICA

FRAIDIAS VENEGAS, OLGA MARIA

GARAYOA PELLEJERO, ESTIBALIZ

GARCIA RODRIGUEZ, GABRIEL

GIL PEREZ-NIEVAS, GONZALO ALFONSO

GOMEZ CALVO, ALMUDENA

ITURRIA AYERRA, MARIA NIEVES

LACUNZA CLEMENTE, PEDRO

LICEAGA ELIZALDE, AMBROSIO MARIA

MARCOS GOMEZ, BEATRIZ

MARTINEZ SANTAMARIA, AMAIA

MINAYA COTRINA, MARIA LUZ

NAVARRO RUIZ, PEDRO MANUEL

PEREZ GARCIA, SERGIO

RUIZ TORREGROSA, ANA

–Baztertuak:

• Lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoak dituztela ez egiaztatzeagatik:

ESPARZA ARTANGA, EDURNE

LAZCOZ IRIBARREN, ANDRES

• 3.2.1 oinarrian aipatutako hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabide ofiziala ez aurkezteagatik:

ALVAREZ ALVAREZ, ANTONIO

• 3.2.1 oinarrian aipatutako hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabide ofiziala ez aurkezteagatik eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoak dituela ez egiaztatzeagatik:

HUARRIZ ADOT, JOSEBA

Igoera-txanda

–Onartuak:

ADRIAN URIZ, KONTXI

BORJA OTAZU, ANA

DEL REY MARTÍNEZ, ARANZAZU

URTASUN DÍAZ, ROSANA

–Baztertuak: Inor ez.

II. ERANSKINA

Kalifikazio epaimahaia

Epaimahaiburua: Iosu García Fernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria

Ordezko epaimahaiburua: Antonio Jesús López Martín, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketaren Arloko zuzendaria

Epaimahaikidea: Ignacio Casado Redín, Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren (IdiSNA) Kudeaketaren zuzendaria

Ordezko epaimahaikidea: Benigno Gómez López, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Kapitalaren Plangintzarako kudeatzaileordea

Epaimahaikidea: Arantxa Ibabe Lujambio, Euskal Herriko Unibertsitateko Proiektuen Zerbitzuko burua

Ordezko epaimahaikidea: José Manuel Nicolau Expósito, Euskal Herriko Unibertsitateko SGIker Zerbitzuko burua

Epaimahaikidea: Susana Ginto Martínez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotzeko eta Garapenerako Lankidetzako Ataleko O.L. teknikaria

Ordezko epaimahaikidea: Santiago Iraburu Allegue, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko idazkaria

Epaimahaikide idazkaria: David Pascal Artázcoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkaria, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Mikel Jauregi Ganuza, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkaria, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua

Iragarkiaren kodea: F2011811