24. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-867

Comercial Ramón Corera SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Comercial Ramón Corera SL.

Xedea: fitosanitarioak, ongarriak eta zerealak bildu eta merkaturatzeko enpresa bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Larraga (Nafarroa).

Isurketak 91 m³-ko bolumena du urtean; urak iragazki-hobian tratatu ondoren lurrean iragazten dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2000323