24. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2020ko Lan egutegia

Santakarako Udalak, 2020ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu du:

Ikusirik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2019ko maiatzaren 31n, argitaratu zen egutegi ofiziala.

Aintzat harturik herriko festen ospakizunak.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren jaieguntzat ezartzea 2020. urterako Nafarroako Foru Komunitatean ezarri diren hauek:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 16a: herriko festa, Santa Eufemia.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira:

–Abuztuaren 14a: Andre Mariaren Jasokundearen bezpera.

–Abuztuaren 17tik 20ra: zaindariaren festak.

–Irailaren 16a: Santa Eufemia.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2000702