239. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, Tasa eta prezioak arautzen dituen ordenantzan, zerbitzu publikoak emateko eta hainbat jarduera egiteko: aisialdiko ikastaroak, Udan Euskaraz, musika eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioen eraiste lanak, Udalak egiten dituenak, ludoteka zerbitzua eta kultur etxean izaten diren emanaldiak. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2020ko uztailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa “Tasa eta prezioak arautzen dituen ordenantzan, zerbitzu publikoak emateko eta hainbat jarduera egiteko: aisialdiko ikastaroak, Udan Euskaraz, musika eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioen eraiste lanak, Udalak egiten dituenak, ludoteka zerbitzua eta kultur etxean izaten diren emanaldiak”.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, eta bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezten ahalko dituzte epe horretan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Olaztin, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2011126