235. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

152/2020 EBAZPENA, irailaren 29koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozedura ebazten duena. Prozeduraren deialdia martxoaren 21eko 71/2019 Ebazpenaren bidez egin zen.

Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 71/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. 2019ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ekoan.

Ekainaren 17an Barneko zuzendari nagusiak emandako 175/2019 Ebazpenaren bidez, akats bat zuzendu zen Nafarroako Foruzaingoko lanpostu batzuk lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdian, Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 71/2019 Ebazpenaren bidez onetsitakoan. Akatsa zuzentzeko Ebazpena 2019ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2koan.

Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 42/2020 Ebazpenaren bidez aldatu zen Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 71/2019 Ebazpena, Nafarroako Foruzaingoko lanpostu batzuk lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia onetsi zuena. Ebazpena 2020ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12koan.

2020ko uztailaren 21ean, jardundako epaimahaiak destinoen behin-behineko esleipenaren proposamena egin zuen, eta haren aurka alegazioak aurkeztu zituzten 627. eta 795. foruzainek.

2020ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5ekoan, Barneko zuzendari nagusiaren iragarkia argitaratu zen, jakitera emanez 776 NIP zenbakiko izangaiak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuela Nafarroako foruzaina izateko lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren proba teoriko-praktikoen behin betiko emaitzen aurka.

Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 136/2020 Ebazpenaren bidez baietsi zen 776 NIP zenbakiko foruzainak proba teoriko-praktikoen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta prozeduran atzera egitea agindu zen, aipatu foruzaina hautapen-prozesutik kanporatua izan zeneko unera arte, betiere ukitu gabeko gainerako egintza administratiboak bere horretan utzita.

Deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2020ko irailaren 22an epaimahaiak lanpostuak behin-behinean esleitzeko proposamena argitaratu zuen, eta interesdunei hiru egun balioduneko epea eman zitzaien alegazioak aurkez zitzaten. 627. eta 795. foruzainek beren alegazioak aurkeztu zituzten berriro, eta 874. foruzainak beste batzuk aurkeztu zituen; guztiak, baina, ezetsi dira:

–795. foruzaina: haren alegazioa ezetsi da, esleitu zaion lanpostua, betiere haren lehentasun-ordenaren arabera, Arriskuen Prebentziorako Atalak egoki jotzen dituen destinoen artean dagoelako.

–627. foruzaina: haren alegazioa ezetsi da, 795. foruzainaren lanpostu esleipenarekin duelako zerikusia.

–874. foruzaina: haren alegazioak ezetsi dira haien edukiak ez datozelako zehazki bat lanpostu hutsak esleitzeko egintzarekin, baizik eta irailaren 8ko 136/2020 Ebazpenaren edukia gauzatzearekin.

Eskalafoia onetsi eta lehiaketa berariazkoari dagozkion probak egin ondoren, eta behin emaitzak argitaratuta, 2020ko irailaren 28an kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du aipatu deialdian destino aldaketa lortu duten hautagaientzako lanpostuak atxikitzeko.

Deialdiaren oinarriek ezarritakoaren arabera, organo deitzaileak behar diren esleipenak eginen ditu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, honako hauek adieraziz: foruzainaren zenbakia, esleitutako lanpostua eta atxikipeneko antolaketa unitatea. Era berean, oinarriek xedatutakoaren arabera, lanpostuak behin betiko atxikitzeko ebazpenean organo deitzaileak zehazten duen egunean jabetu beharko dute esleitutako lanpostuez lehiatzaileek.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian aipatzen diren foruzainak behin betiko atxikitzea destino hauei:

200 zenbakidun foruzaina 152 lanpostuari atxikitzea; Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

336 zenbakidun foruzaina 10619 lanpostuari atxikitzea; 2. Ingurumen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

338 zenbakidun foruzaina 6706 lanpostuari atxikitzea; Polizia Arretarako Tuterako Bulegoko Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

383 zenbakidun foruzaina 10613 lanpostuari atxikitzea; Justiziako Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

389 zenbakidun foruzaina 8570 lanpostuari atxikitzea; Laguntza Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

405 zenbakidun foruzaina 5716 lanpostuari atxikitzea; Justiziako Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

416 zenbakidun foruzaina 7887 lanpostuari atxikitzea; Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

489 zenbakidun foruzaina 8526 lanpostuari atxikitzea; Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

507 zenbakidun foruzaina 6402 lanpostuari atxikitzea; Esku-hartze Berezietarako Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

535 zenbakidun foruzaina 10606 lanpostuari atxikitzea; 1. Ingurumen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

566 zenbakidun foruzaina 10610 lanpostuari atxikitzea; Tuterako 1. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

586 zenbakidun foruzaina 8532 lanpostuari atxikitzea; 2. Ingurumen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

654 zenbakidun foruzaina 10625 lanpostuari atxikitzea; Sostengu Teknologikorako Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

658 zenbakidun foruzaina 314 lanpostuari atxikitzea; Polizia Judizialaren Tuterako Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

677 zenbakidun foruzaina 7613 lanpostuari atxikitzea; 1. Ingurumen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

697 zenbakidun foruzaina 10621 lanpostuari atxikitzea; Bide Segurtasuneko 5. Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

716 zenbakidun foruzaina 164 lanpostuari atxikitzea; Ingurumeneko Tuterako Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

723 zenbakidun foruzaina 317 lanpostuari atxikitzea; Ingurumen Ikerketaren Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

749 zenbakidun foruzaina 10622 lanpostuari atxikitzea; Osasunaren kontrako Delituen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

767 zenbakidun foruzaina 4733 lanpostuari atxikitzea; Parlamentuko Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

772 zenbakidun foruzaina 5262 lanpostuari atxikitzea; Bide Segurtasuneko 1. Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

776 zenbakidun foruzaina 10623 lanpostuari atxikitzea; Osasunaren kontrako Delituen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

782 zenbakidun foruzaina 6958 lanpostuari atxikitzea; Komunikaziorako eta Ekintzen Loturarako Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

789 zenbakidun foruzaina 4344 lanpostuari atxikitzea; Bide Segurtasuneko 2. Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

795 zenbakidun foruzaina 6411 lanpostuari atxikitzea; Justiziako Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

826 zenbakidun foruzaina 10607 lanpostuari atxikitzea; Polizia Judizialaren Tuterako Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

859 zenbakidun foruzaina 10420 lanpostuari atxikitzea; Atestatu eta Ikerketa Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

881 zenbakidun foruzaina 10609 lanpostuari atxikitzea; Azterketa eta Inteligentzia Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

894 zenbakidun foruzaina 10624 lanpostuari atxikitzea; Osasunaren kontrako Delituen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

903 zenbakidun foruzaina 10617 lanpostuari atxikitzea; Tuterako Atestatu Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

915 zenbakidun foruzaina 10608 lanpostuari atxikitzea; Laguntza Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

941 zenbakidun foruzaina 7640 lanpostuari atxikitzea; Tuterako Atestatu Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

950 zenbakidun foruzaina 10620 lanpostuari atxikitzea; Bide Segurtasuneko 4. Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

999 zenbakidun foruzaina 7650 lanpostuari atxikitzea; 4. Esku-hartze Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1009 zenbakidun foruzaina 6977 lanpostuari atxikitzea; Tuterako 2. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

1032 zenbakidun foruzaina 6044 lanpostuari atxikitzea; 2. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1043 zenbakidun foruzaina 6962 lanpostuari atxikitzea; 1. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1047 zenbakidun foruzaina 8223 lanpostuari atxikitzea; 6. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1072 zenbakidun foruzaina 10632 lanpostuari atxikitzea; 1. Ekintza Taldekoa da lanpostua (Euskara B2), eta Iruñean du destinoa.

1076 zenbakidun foruzaina 8253 lanpostuari atxikitzea; 1. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1082 zenbakidun foruzaina 10612 lanpostuari atxikitzea; Ikerketa Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1084 zenbakidun foruzaina 8225 lanpostuari atxikitzea; 6. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1093 zenbakidun foruzaina 8230 lanpostuari atxikitzea; 6. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1094 zenbakidun foruzaina 10627 lanpostuari atxikitzea; Laborategiko Brigada Kriminalistikokoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1100 zenbakidun foruzaina 8482 lanpostuari atxikitzea; 6. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1106 zenbakidun foruzaina 281 lanpostuari atxikitzea; Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigadakoa da lanpostua, eta Altsasun du destinoa.

1109 zenbakidun foruzaina 10611 lanpostuari atxikitzea; Tuterako 2. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

1120 zenbakidun foruzaina 10618 lanpostuari atxikitzea; Tuterako Atestatu Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

1130 zenbakidun foruzaina 8206 lanpostuari atxikitzea; Atestatu eta Ikerketa Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1149 zenbakidun foruzaina 202 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldekoa da lanpostua, eta Tafallan du destinoa.

1151 zenbakidun foruzaina 7631 lanpostuari atxikitzea; Atestatu eta Ikerketa Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1170 zenbakidun foruzaina 7642 lanpostuari atxikitzea; Atestatu eta Ikerketa Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

1194 zenbakidun foruzaina 8212 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldekoa da lanpostua, eta Tafallan du destinoa.

1195 zenbakidun foruzaina 8531 lanpostuari atxikitzea; Polizia Judizialaren Tafallako Taldekoa da lanpostua, eta Tafallan du destinoa.

1197 zenbakidun foruzaina 7608 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldekoa da lanpostua, eta Tafallan du destinoa.

1198 zenbakidun foruzaina 7605 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldekoa da lanpostua, eta Tafallan du destinoa.

1205 zenbakidun foruzaina 7611 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldekoa da lanpostua, eta Tafallan du destinoa.

1206 zenbakidun foruzaina 7662 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldekoa da lanpostua, eta Tafallan du destinoa.

1212 zenbakidun foruzaina 10614 lanpostuari atxikitzea; Tuterako Bide Segurtasuneko Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

1213 zenbakidun foruzaina 7637 lanpostuari atxikitzea; Tuterako Bide Segurtasuneko Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

1219 zenbakidun foruzaina 7694 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Lizarrako Taldekoa da lanpostua, eta Lizarran du destinoa.

1220 zenbakidun foruzaina 10616 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldekoa da lanpostua, eta Altsasun du destinoa.

1224 zenbakidun foruzaina 10631 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldekoa da lanpostua (Euskara B2), eta Zangozan du destinoa.

778 zenbakidun foruzaina 333 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldekoa da lanpostua, eta Elizondon du destinoa. Hori horrela, behin betiko destinoa lortzen du, borondatezko eszedentzia baten ostean jarduneko zerbitzura itzuli eta behin-behinean atxikia zuen destino batetik parte hartu baitzuen prozeduran.

2. Destino aldaketa lortu duten foruzainek 2020ko urriaren 1ean hartuko dute lanpostu berriaren jabetza. Beraz, oraingo destinoetan emanen duten azken laneguna 2020ko irailaren 30a da.

3. Lanpostuak betetzeko prozedura bukatuta geratzen diren lanpostu hauek hutsik deklaratzea: Atestatu eta Ikerketa Brigadako 375 lanpostua, destinoa Iruñean duena; Kudeaketa Administratiboaren eta Ekonomikoaren Taldeko 8196 eta 8251 lanpostuak, destinoa Altsasun dutenak; Bide Segurtasuneko Tuterako Taldeko 6699, 7635, 8265 eta 10615 lanpostuak (A motako gidabaimena nahitaezko dute); Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeko 243, 7618, 7664, 7837, 7862, 7863, 7867, 7873, 7875, 10629, 8492 eta 10630 lanpostuak (azken biek euskarazko B2 jakite-maila nahitaezko dute), eta Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeko 4717, 4746, 7702, 7843, 7845, 7854, 7856, 8484, 10626, 10628 eta 10633 lanpostuak (azkenak euskarazko B2 jakite-maila nahitaezko du).

4. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Nafarroako Foruzaingoko buruari eta Foruzaingoko Giza Baliabideen Taldeari eta Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren webguneko deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus) eta Foruzaingoaren iragarki-taulan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2020ko irailaren 29an.–Barneko zuzendari nagusiaren ordez (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua), Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Zapico Revuelta.

Iragarkiaren kodea: F2011429