235. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13/2020 EBAZPENA, irailaren 23koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoen izendapena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak, hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 17/2019 Ebazpenaren bidez, izendatu ziren Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak. Antolaketako arrazoiak direla-eta, egokitzat jo da orain izendapen horiek aldatzea, eta, hortaz, bidezkoa da ebazpen hau onestea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldatzea Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 17/2019 Ebazpena. Haren bidez izendatu ziren Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak.

Bigarrena.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1. Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

2. Lurraldearen Antolamenduaren Ataleko burua.

Hirugarrena.–Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria.

2. Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko irailaren 23an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2010931