235. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/03966 JV/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Lorea Babace Zabaleta eta María Sagrario Zabaleta Zabaleta.

Helbidea: Etxeberriko borda baserria z.g. - 31752-Urroz (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0185 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Oiz (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

hargunea kutxatila bat izanen da, hormigoizkoa. Kutxatila horretatik hodi bat ateratzen da, dentsitate handiko polietilenozkoa (HDPE), zangan 1/2 hazbete duena, eta 120 metroko luzera. Aska batean bukatzen da, 2.300 litroko edukiera kontrolatzeko flotagailu bat duena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Oizko udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko irailaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2010900