235. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Garesko Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 36. artikuluan jasotzen diren izapide guztiak egitea, beharrezkoak baitira balorazio txostena onesteko.

2. Txostenaren proiektua jendaurrean jartzea 20 eguneko epean, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan.

3. Lurraren kontribuzioaren dirubilketako tasa eguneratzea %0,22an. Hori agertuko da Udalaren 2021erako zerga, tasa eta prezio publikoen onespenean.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da kontsultarako Garesko Udalaren Idazkaritzan, web-orrian eta ediktuen taulan, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2011086