235. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, Txapitela kaleko 8-10 eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarena. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-SEP-20 (4/CU).

“Ikusirik Osoko Bilkurak 2020ko martxoaren 5ean hartutako PLE-05-MAR-20 (8/CU) erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Txapitela kaleko 8-10 eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, eta haren onura publikoa eta eraikinaren beheko solairuaren eta solairuartearen zati bat (9,90 m²) okupatu beharra deklaratu baitziren; eta ikusirik, orobat, espedienteko txostenak, eta bat etorririk 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluarekin eta ondokoekin, eta tramite honi dagokionez Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 16. eta 17. artikuluekin. Erabakitzen da:

1.–Hasiera batean onestea Plan Bereziaren behin betiko onespenak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, haien titularrekin batera. Planak Txapitela kaleko 8-10 eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzea jasotzen du. Hona hemen:

FINKA

JABEAK

HELBIDEA

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

1 (beheko solairua)

Jesús Nogueras Carnicero

Vía Hispanidad etorb. 59, 3. eraik., beheko solairua, A, Zaragoza

1. poligonoa,

529. lurzatia

6,91 m²

2 (solairuartea)

2,99 m²

2.–Erabaki hau jakinaraztea ukitutako titularrari eta jendaurrean jartzea zerrenda hau Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo erabileraren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.»

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2011128