235. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatutakoa betez, hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, eskaera egin dezaten udalerri honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek, udal bulegoetan (bertan eskuratuko dituzte eskabidea eta informazioa) edo Oteitzako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Oteitzan, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2010842