235. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Ordenantza, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena

Legardako Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Onespenaren erabakia 2020ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Legardan, 2020ko irailaren 24an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

ORDENANTZA FISKALA, TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Izaera eta oinarriak.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean derrigorrez ezarria. Zerga hori ordenantza fiskal honen bidez arautuko da, eta ordenantzaren arauak aipatu foru arauaren 159. eta 166. arteko artikuluetan (biak barne) ezarritakoari atxikitzen zaizkio.

2. artikulua. 0 isurketako ibilgailuak.

Ordenantza fiskal honen ondorioetarako, 0 isurketako ibilgailutzat hartzen dira ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE), 40 kilometroko gutxieneko autonomia duten ibilgailu elektriko hibrido entxufagarria (IEHE) nahiz erregai-piladun ibilgailuak, edo Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak hala sailkatzen dituenak.

3. artikulua. Hobariak.

1. Zergaren kuotari dagokionez, honako hobari hauek aplikatuko zaizkie 0 isurketako ibilgailuei, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.4 artikuluan ezarritakoarekin bat:

a) Zergaren kuotaren gaineko %100eko hobaria, hobaria eskatu eta hurrengo zergaldian.

b) Zergaren kuotaren gaineko %75eko hobaria, %100eko hobaria aplikatu ondoko zergaldian.

c) Zergaren kuotaren gaineko %50eko hobaria,%75eko hobaria aplikatu ondoko zergaldian.

2. Artikulu honetan ezarritako hobariak erregutuak izango dira, eta interesdunek horiek ematea eskatu beharko dute, baldin eta aldez aurretik baldintzak betetzen badituzte eta Udalari egiaztatzen bazaio horiek emateko eskatutako baldintzak betetzen direla. Horretarako, eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Zirkulazio-baimenaren kopia.

–Ibilgailuaren ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia. Txartelean, hala badagokio, ibilgailuaren erreforma eta haren data adieraziko dira.

3. Hobariek ondorioak izanen dituzte, halakorik bada, zein zergalditan eskatu diren, haren hurrengo zergaldian, hain zuzen. Hala ere, hobariek ondorioak izan ahalko dituzte uneko ekitaldian, honako kasu hauetan:

–Matrikulatu direlako eta zirkulatzeko baimena dutelako tributuan alta ematen zaien ibilgailuen kasuan, baldin eta dagokion autolikidazioa aurkeztu edo ordaintzen den unean aurkezten badira eskabidea eta justifikazio-dokumentazioa, alde batera utzi gabe Udal Administrazioak dagokion egiaztapena egitea.

–Gainerako kasuetan, eskaera eta justifikazio-dokumentazioa aurkezten bada zerga borondatez ordaintzeko epearen barnean.

Azken xedapen bakarra

Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu 2021eko urtarrilaren 1ean, eta indarrean egonen da espresuki aldatu edo indargabetu arte.

Iragarkiaren kodea: L2011122