235. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Jendaurrean jartzea. Agorretako hilerria

1938ko maiatzean Ezkabako gotorlekutik alde egin zuten iheslari zenduen senideek egindako errekerimenduei erantzuteko asmoz, eta Nafarroako Memoriaren Institutuak egindako eskaerarekin bat, ikusi da posible dela haietako hiruren gorpuak Agorretako hilerrian ehortzi izana. Zehazki, haietako baten izena (Vicente San Martín Urroz, seniderik gabe) daukan hobian egongo lirateke. Hortaz, hobi hori aztertuko dela jakinarazten da, zera ohartarazita: jarduketaren aurka alegaziorik jarri nahi izanez gero, hilabeteko epea dagoela.

Prospekzioa Hilotzak Lurpetik Ateratzeko Nafarroako Foru Komunitateko Protokoloa onetsi zuen azaroaren 7ko 772/2011 Foru Aginduan eta Hileta Osasunaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 297/2001 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat gauzatuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2011425