225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

389/2020 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bitartez hasierako onespena ematen baitzaio “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektuari, baita proiektu horrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrendari ere.

Nafarroako Gobernuak 2001eko maiatzaren 14an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zen Galar Zendean eskualdeko industria eremu bat (Comarca 2 industria eremua) ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala.

Nafarroako Gobernuak, 2020ko otsailaren 19an egindako bilkuran, onetsi zituen Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedienteak. Sustatzaileak Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoa (NASUVINSA) eta Galar Zendeako Udala ziren.

Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2020ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa), deklaratu zen onura publikoak direla, desjabetu ahal izateko, Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren UPSa aldatzeko espedienteak, presakotzat jo zen aipatu UPSaren desjabetze proiektua gauzatzean ukitutako finken okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta Nasuvinsa deklaratu zen proiektu hori gauzatzean garatu beharreko desjabetzearen onuradun.

Nasuvinsak, onuradun den aldetik, proiektu bat idatzi du “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 185.3 artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Mugaketa horretan jaso da industria eremuaren eta kanpoko zerbitzuen zabaltzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera batez onestea “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektua, baita ukitutako titularren zerrenda eta ezinbestean okupatu edo eskuratu behar diren ondasun eta eskubideena ere. Zerrenda hori dokumentu honen eranskinean bildu da.

2. Jendaurrean jartzea ebazpen hau, desjabetze eremua mugatzeko proiektua eta ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, 15 egun baliodunean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik edo zerrendan ageri diren interesdunei jakinarazten zaienetik aurrera, ukitutakoek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, ahal bada telematika bidez, Industriaren, Energiaren eta Meatzeen Araubide Juridikoaren Atalari zuzenduta (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua, Tomás Caballero parkea 1, 4. solairua; 31005 Iruña) edo, bestela, Galarko Udalari zuzenduta (Udaletxe plaza 1, 31191; Getze Galar). Horietan beretan kontsultatzen ahal da espedientea, jendea hartzeko orduetan.

3. Ebazpen hau eta beronen eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkari nagusienetan argitaratzea.

4. Galarko Udalera igortzea ebazpen hau, proiektua eta aipatu zerrenda, hark iragarki-taulan erakuts ditzan bai ebazpena bai eranskina.

5. Ebazpen hau eta beronen eranskina Nasuvinsari jakinaraztea (Sanduzelaiko etorbidea 8, behea; 31012 Iruña) bai eta atxikitako zerrendan aipatzen diren ukitutako titularrei ere, eta ohartaraztea ezen ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (goiburuan, “Erreferentzia: Esped.” hitzen ondoren dagoen zenbakia).

Iruñean, 2020ko irailaren 15ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

“COMARCA-2 INDUSTRIA EREMUA” IZENEKO UDALEZ GAINDIKO PLAN SEKTORIALAREN DESJABETZE-,
ALDATZE- ETA ZABALTZE-ESPARRUA MUGATZEKO PROIEKTUA

KODEA

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA/K

UKIPENAK

MOTA ETA ERABILERA

J

O/P

Desjabetzea
Behin bet. okup. m²

Pol.

Lurz.

Azalera

UDAL-MUGARTEA: GALAR

GA-01

3

108

232.423,06

Manuela Ferrer Azcárate andrea

SO

P

215,98

Lurz. urbanizaez.-Leh.alor. eta lar.

Cayo Escudero Moreno jauna

GA-02

10

848

1.887,96

José Miguel Lumbier Moleres jauna

SO

O

1.887,96

Lurz. urbanizaez.-Leh.alor. eta lar.

Luis M.ª Lumbier Moleres jauna

GA-03

10

849

19.753,35

Angel Ibáñez Monreal jauna

IE

4.776,99

Lurz. urbanizag.-Leh.alor. eta lar.

Carmen Tirapu Roldán andrea

SO

14.976,36

Lurz. urbanizaez.-Leh.alor. eta lar.

O

19.753,35

GA-04

10

851

135.336,98

Luis M.ª Alfonso Doncel jauna

IE

13.006,06

Lurz. urbanizag.-Leh.alor. eta lar.

SO

13.615,96

Lurz. urbanizaez.-Leh.alor.eta lar.

P

26.622,02

GA-05

10

906

24.139,49

Pedro José Alfonso Pérez de Ciriza jauna

IE

18.476,49

Lurz. urbanizag.-Leh.alor. eta lar.

SO

5.663,00

Lurz. urbanizaez.-Leh.alor. eta lar.

O

24.139,49

M.ª Begoña Alfonso Pérez de Ciriza andrea

Juana María Milagros Alfonso Pérez de Ciriza andrea

María José Alfonso Pérez de Ciriza andrea

Fernando M.ª Alfonso Pérez de Ciriza jauna

GA-06

10

841

45.589,52

Felipe Huarte Vidaurre jauna

IE

P

1.147,55

Lurz. urbanizag.-Leh. alor. eta Lar.

GA-07

3

109

31.173,21

Manuela Ferrer Azcárate andrea

Cayo Escudero Moreno jauna

KA

P

13,55

Lurz. urbanizaez.-Leh.alor.

GA-08

10

858

66.286,20

M.ª Jesús Trinidad Maquirriain Ascunce andrea

KA

P

241,95

Lurz. urbanizaez.-Leh.alor.

GA-09

-

-

Galarko Udala

Udaletxe plaza 1.

31191 Getze Galar (Nafarroa)

IE

994,95

Lurz. urbanizag.-B

SO

437,73

Lurz. urbanizaez.-B

P

1.432,68

Pol.: Poligonoa; Lurz.: Lurzatia; O/P: Osoa/Partziala; Behin bet. okup.: behin betiko okupazioa jabari osoan; J: Jarduketa; Desjabetzea: IE: industria eremurako desjabetzea; SO: sistema orokorrerako desjabetzea; KA: kanpoko azpiegituretarako desjabetzea; Lurz. urbanizag.: lurzoru urbanizagarria; Lurz. urbanizaez.: lurzoru urbanizaezina; Leh. alor.: Lehorreko alorra; Lar.: larreak; B: Bidea.

Iragarkiaren kodea: F2010630