225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

17D/2020 EBAZPENA, irailaren 7koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita eratu dela Talde izeneko sindikatua, sigletan TALDE (gordailu zenbakia: 31100047).

Onartu egin da aipatutako elkartea eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Nerea Espartza Pertika andreak egin zuen, 31/2020/000044 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2020/09/01ean. Zuzenketa 2020/09/01ean egin zen.

Sustatzaileak diren aldetik, honako hauek izenpetu dituzte estatutuak eta eratze akta: Blanca Elizaga Laguardia, Ana Chourraut Echavarri, Purificacion Camacho Rayo, Nerea Espartza Pertika eta Magdalena Saavedra Abad andreak.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Cascante kalea 1, 4.a B, 31015 Iruña (Nafarroa); erakundearen lurralde-eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 3. artikuluan ezarrita dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, eratzearen berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko irailaren 7an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2010513