225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Ziritzako Etxeetako UE-CIR-3 lurzatien eremuan. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Ziritzako Etxeetako UE-CIR-3 lurzatien eremuan (27. poligonoko 5. eta 55. lurzatiak). Karmelo Bizkarra Maiztegik aurkeztu du hitzarmena.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Aritzalan, 2020ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Eduardo Lezáun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2010872