225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2020. urtean kultur jarduerak egiteko Eguesibarko Kontzejuei dirulaguntzak emateko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/523839). DDBN (Identifikazioa): 523839.

–Helburua eta xedea.

Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko Eguesibarko Kontzejuei. Jarduera horiek 2019ko azaroaren 8tik 2020ko azaroaren 7ra bitartekoak izan behar dute.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Diruz lagunduko dira 1.1 puntuan ezarritako aldian udalerriaren lurralde-eremuan egiten diren kultur proiektuak eta ekintzak, salbu eta, helburua edo inguruabarrak direla-eta, udalerriaren barnean garatu ezin direnak.

–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honetan ezarritako zuzkidura, gehienez, 5.000 eurokoa da, aurtengo ekitaldiko aurrekontu orokorreko honako partidaren kargura: 33400 46800 “Kontzejuen kultur ekimenendako dirulaguntzak”.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2020ko irailaren 15ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2010651