225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, HAPOko 1. sektorearen birpartzelazio proiektuan, 4. unitate integratuko U2.8-2.1, U2.8-2.2 eta U2.8-3C lurzatietan. Jendaurreko informazioa

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko irailaren 4an egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala Tuterako HAPOko 1. sektorearen birpartzelazio proiektuan, 4. unitate integratuan (Queiles sektorea). Carmen Conde kaleko U2.8-2.1, U2.8-2.2 eta U2.8-3C lurzatiei eragiten die. Proiektua, 2020ko uztailekoa, Renato Alegría Morachok idatzi du. Ugarpea SL eta Obras Residenciales Moncayo SL dira sustatzaileak.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko beste toki batzuk: Udalaren iragarki-taulan eta www.tudela.es web-orrian.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko irailaren 16an.–Zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2010689