225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, 4. poligonoko 46. eta 47. lurzatiei eta araudi partikularreko 33. artikuluari dagokienez. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko irailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen planeamenduko aldaketa egituratzailearen proiektua, Puiuko 4. poligonoko 46. eta 47. lurzatien sailkapenari eta araudi partikularreko 33.3 artikulua aldatzeari dagokienez. Sustatzailea Víctor Guillén da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. eta 77. artikuluekin.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, Udal honen egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es) egonen da interesdunen eskura.

Puiun, 2020ko irailaren 21ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2010885