225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ehuneko indibisoak zuzenean besterentzeko hitzarmena, Iruñeko Udalaren jabetzako L-22.2, L-22.5 eta L-22.6 lurzatietan, zeinak Arrosadia-Lezkairuren birpartzelazioaren ondorio baitira. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko irailaren 14an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 14-SEP-20 (6/US).

“Stanislas-Louis-Alexandre Karnkowskiren eskaera ikusita, Atlas Spe 2019 SLren izenean egin baitzuen 2020ko ekainaren 19an; ikusirik besterentze zuzena egiteko hitzarmenaren proposamena; eta bat etorriz 2020ko uztailaren 31ko txosten juridikoarekin, 2020ko irailaren 3ko balorazio txosten teknikoarekin eta egokitasun txostenarekin, eta 2020ko irailaren 8ko balorazio txosten tekniko osagarriarekin, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1.–Besterengarri deklaratzea Udalaren jabetzako L-22.2 lurzatiaren %0,80, L-22.5 lurzatiaren %2,90 eta L-22.6 lurzatiaren %13,71 Iruñeko Udal Planeko ARS-3 banaketa eremuaren birpartzelazio proiektuan.

2.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren eta ATLAS SPE 2019 SLren arteko hitzarmena, udal partizipazioak zuzenean besterentzeko Iruñeko Udal Planeko ARS-3 banaketa eremuaren birpartzelazio proiektuko L-22.2, L-22.5 eta L-22.6 lurzatietan (Lezkairu).

3.–Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ukitutako guztiei jakinaraztea.

4.–Jakinaren gainean jartzea Héctor M. Nagore Sorabilla, Stanislas-Louis-Alexandre Karnkowskiren ordezkaria den aldetik, eta Iruñeko Udaleko Ondare Zerbitzua.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko irailaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2010670