225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 420. eta 421. lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena

Lesakako alkateak, 2020ko irailaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen, bertzeak bertze:

2020ko uztailaren 15ean ekarri zen José Manel Prieto Zurutuzak sustatutako xehetasun-azterketa, katastroko 1. poligonoko 420. eta 421. lurzatiei dagokiena. Agiria Aintzane Oiz Arruti arkitektoak idatzi zuen.

2020ko irailaren 9an, Udalari hirigintza arloan aholkularitza ematen dion Nasuvinsa enpresak, aldeko txostena egin zuen.

Hori ikusirik, zera ebazten dut:

1) Xehetasun-azterketari hasierako onespena ematea.

2) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzea hogei eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan iragarkia jarrita.

Lesakan, 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2010947