225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udalak S 3-Ekialdea sektorean dituen partizipazio indibisoak NASUVINSAri zuzenean eta dohainik besterentzea, besterengarri deklaratu ondoren. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

Lehena.–Besterengarri deklaratzea Udalaren jabetzako eta ondare izaerako partizipazio indibiso hauek:

LURZATIAK

ADJUDIKAZIODUNA

TITULARTASUNA

R1

Lekunberriko Udala

%62,55

R.3.2

Lekunberriko Udala

%3,85

Bigarrena.–Prozedura abiaraztea partizipazio indibiso horien jabetza zuzenean eta dohainik besterentzeko Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAri (NASUVINSA), ekonomia-jardueretarako poligonoa sustatzeko xedez Lekunberriko AR2 S3-Ekialdea sektorean.

Hirugarrena.–Interes orokorreko deklaratzea Lekunberriko bizilagunentzat Lekunberriko AR2 S3-Ekialdea sektoreko ekonomia-jardueretarako poligonoaren sustapena eta egikaritzea, zeina NASUVINSA sozietate publikoak sustatzen baitu, bai eta poligono horretan kokatzekoak diren enpresa eta jardueren ezarpena ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 134.2.b) artikuluari jarraikiz eta bertan xedaturiko ondorioekin.

Erabakia jendaurrean egonen da hilabetean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134.1 eta 2 artikuluetan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren VI. kapituluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Lekunberrin, 2020ko irailaren 24an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2010987