225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Ordenantza, Animaliak babestekoa. Hasierako onespena

Larragoako Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Animaliak babesteko Larragoako ordenantza, aldez aurretik kontsulta publikoa eginik herritarren eta ordenantzak eragina izanen duen talde garrantzitsuenen iritzia jakiteko.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larragoan, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2010859