225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

6. poligonoko 14. lurzatiaren egiturazko antolamendua eta Udal Planeko araudi partikularraren 66. artikulua aldatzeko espedientea. Jendaurrean berriro jartzea

Fontellasko Udalak, 2020ko abuztuaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

Jendaurrean berriro jartzea aldaketa hauek egiteko espedientea: batetik, Fontellasko Udal Planean egindako egiturazko aldaketa, 6. poligonoko 14. lurzatiari dagokionez, bere kategorizazioa aldatu nahi baita egun dagoen errealitate fisikoari egokitzeko; eta, bestetik, Udal Planeko araudi partikularraren 66. artikuluaren aldaketa. Espediente hori hasiera batez onetsi eta gero, hura aldatzeko proposamenak jaso direnez, berriro jarriko da jendaurrean hilabete batez, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta aldaketon hasierako onespena. Horretarako, iragarkiak paratuko dira Nafarroako prentsan eta ediktuen taulan.

Fontellasen, 2020ko irailaren 16an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2010708