225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Informazio publikoa, Domingo Llauró Camposi seme adoptiboaren ohorezko titulua emateko

Alkatetzak, 2020ko irailaren 14ko 390/2020 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Administrazio espedientea hastea Domingo Llauró Camposi Lizarrako seme adoptiboaren ohorezko titulua emateko, hiri honetako kultura bizitzan egindako ekarpena aitortzeko, bat etorriz ekimenaren erakunde sustatzaileek adierazitakoarekin.

2. Horretarako, espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, dagokion iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan, Udalaren web-orrian eta komunikabideetan, interesdunek horri buruzko iritziak eman ditzaten, eta Lizarrako Udaleko Kultura Alorrari eskatzea Domingo Llauró Camposen jarduerari buruz ahal den dokumentazio guztia bil dezan, eskatutako bereizgarria ematea justifikatzeko.

3. Xedatzea Udal honetako Kultura eta Ondare Batzordeak azter dezala jendaurreko informazio publikoaren aldian espedienteari eransten zaion dokumentazioa, Udal honetako Kultura Alorreko teknikarien laguntzaz, eta pertsona eta erakundeak bertaratzea ere eska dezake, gai horri buruz duten iritzia jakiteko, dagokion irizpena eman aurretik. Irizpen hori Udalaren Osoko Bilkurari igorriko zaio, onets dezan.

4. Ebazpen hau ekimenaren sustatzaileei, Domingo Llauró Camposi eta Udal honetako Kultura Alorrari jakinaraztea, espedientearen izapidetzea bultza dezan eta, hala badagokio, aitortzeko ekitaldiaren edukia antola dezan. Ebazpen honen berri emanen zaio Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran, eta hari buruzko espedientean sartzeko agintzea.

Lizarran, 2020ko irailaren 14an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2010615