225. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, honako deialdi honen aurkakoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmaziako teknikari izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta izangaien zerrendak osatzeko deialdia.

Aditzera ematen da ezen gora jotzeko errekurtso bat jarri dela honako deialdi honen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmaziako teknikari izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta lanpostu horietan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdia (2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 21ekoa). Zehazki, lehiaketaldiko merezimenduen balorazioaren aurkakoa da errekurtsoa. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek eska dezakete aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoen kopia bidal dakien Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2020ko irailaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2011091