217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA, irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege-dekretuarena. Haren bidez, neurri batzuk onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arlokoak.

Akats bat atzeman da irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege-dekretuan (haren bidez, neurri batzuk onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arlokoak), zeina argitara eman baitzen 2020ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 21ekoan. Hori ikusirik, bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

Honako hau dioen tokian:

“3. artikulua. Zerbitzu orokorretako langileak. Lanpostuko osagarria handitzea.

Zerbitzu orokorretako langileen lanpostuko osagarria %3,32 handitzen da”.

Honako hau behar du:

“3. artikulua. Zerbitzu orokorretako langileak eta suhiltzaile-peoi laguntzaileak. Lanpostuko osagarria handitzea.

Zerbitzu orokorretako langileen eta suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuko osagarria %3,32 handitzen da.”

Iruñean, 2020ko irailaren 21ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2010910