213. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako

Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko izangaiei dei egiten zaie, Huertas Mayores ikastetxean ager daitezen, 2020ko irailaren 28an, arratsaldeko 17:30ean, lehen ariketa egiteko.

Deialdi horretako izangaiek bolaluma urdina eraman beharko dute, bai eta NANa, pasaportea edo gidabaimena (edo epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat). Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Tuteran, 2020ko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2010656