213. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1996/2020 EBAZPENA, irailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, errepideetako zaintzaile izateko lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1193/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaile izateko hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 1919/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 30ean emandako 2770/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11koan.

Hautaprobak amaiturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 1342/2020 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, probak gainditu dituzten eta deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahai kalifikatzaileak. Proposamen hori 2020ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, errepideetako zaintzaile lanpostuan aritzeko, Alberto Azanza Ilzarbe, Javier Emilio Elizalde Alfonso eta Eneko Pagola Azcárate jaunak, igoera txandakoak; eta Luis Muñoz Gutiérrez, Ignacio Martínez Osés, Aitor Rincón García, José Ricardo De Pedro Figal, Iñaki Azkarate Aiarra, Alfredo Jiménez García, Diego Aquerreta Chasco eta José Fernando Romero Panizo jaunak, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Alberto Azanza Ilzarbe jaunari 3484 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Agoitzen aritzeko.

Javier Emilio Elizalde Alfonso jaunari 2109 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Irurtzunen aritzeko.

Eneko Pagola Azcárate jaunari 10327 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Irurtzunen aritzeko.

Luis Muñoz Gutiérrez jaunari 9797 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Agoitzen aritzeko.

Ignacio Martínez Osés jaunari 10328 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Agoitzen aritzeko.

Aitor Rincón García jaunari 9796 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Tuteran aritzeko.

José Ricardo De Pedro Figal jaunari 2009 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Tuteran aritzeko.

Iñaki Azkarate Aiarra jaunari 1994 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Mugairin aritzeko.

Alfredo Jiménez García jaunari 3490 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Mugairin aritzeko.

Diego Aquerreta Chasco jaunari 2062 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Tuteran aritzeko.

José Fernando Romero Panizo jaunari 2116 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Tuteran aritzeko.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Langileen Unitatean jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko irailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2010150