213. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Enpresak ezartzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2020ko abuztuaren 13an egin osoko bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea aldaketa Enpresak ezartzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan:

2. artikulua. Ordenantzaren xedea.

Ordenantza honen xedea da dirulaguntzak arautzea inbertsioak egiteko Martzillako udal-mugartean enpresak ezar daitezen edo daudenak handi daitezen.

4. artikulua. Onuradunak.

Laguntzen araubide honen onuradun izanen dira Martzillako udal-mugartean ezarri gogo diren enpresak eta handituko direnak, ordenantza honen 7. artikuluan zehaztutako baldintzak beteta. Enpresak ezartzeko kasuan, ordenantza honen onurei heltzeko, enpresek berriak izan behar dute, eta instalazioak Martzillako udal-mugartean eduki, eta ez dira onuradunak izanen bertzerik gabe sozietatearen izena herrian helbideratzen duten enpresak, Martzillako udal-mugartean inolako presentziarik, jarduerarik edo ekoizpen errealik izan gabe.

Bigarrena.–Espedientea Idazkaritzan jartzea ikusgai hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek edo interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aurrekontu-aldaketak behin betikoak bihurtuko dira.

Martzillan, 2020ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2009230