213. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Irekitzeko lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

–Lizentzia eman zen eguna: 2020ko abuztuaren 26a.

–Eskatzailea: Ainhoa Goñi Ormart.

–Jarduera: Gaztandegia.

–Tokia: Izotzaldea auzoa, 7 (3. poligonoa, 267 lurzatia).

Lesakan, 2020ko irailaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2010555