213. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GORRITI (LARRAUN)

2020ko aurrekontu orokor eta bakarra. Onespena

Gorritiko Kontzejuak (Larraun), 2020ko maiatzaren 5ean egin bilkuran, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Gorritin, 2020ko irailaren 8an.–Kontzejuko burua, Imanol Perez Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2010290