213. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an, 2020ko 5. aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aparteko kreditua:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 72.400 euro.

Finantzaketa, partida hauek beheitituz:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: -55.000 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: -17.400 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratu ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Cortesko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Cortesen, 2020ko irailaren 11n.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2010547